Ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleen Martxara joateko autobusa
Beasaingo Aittu eta Ordiziako Hitzaro euskara taldeek autobusa antolatu dute. Bi euskara elkarteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute, gainerakoek, 10 euro.
Euskaltzaleen Martxaren aurkezpena.Kontseilua. Euskalgintzarenn Kontseiluak Euskaltzaleen Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko martxa jendetsua deitu du. Helburua euskararen aldeko arnasa soziala hauspotzea eta hizkuntza-politiketan beharrezkotzat jotzen den jauziari bultzada ematea da.
Iruñera joateko Beasaindik eta Ordiziatik autobusa antolatu dute Aittu eta Hitzaro euskara elkarteek. Autobusean lekua erreserbatzeko 688 768 609 telefonora idatzi edo deitu beharko da.
Bi euskara elkarteetako bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta gainerakoek 10 euro.













