Sara Escudero legazpiarrak irabazi du Gipuzkoako aurresku txapelketa, A sailean
B saileko txapelduna Lezoko Lur Lacasta izan da, eta Legazpiko Yisha Wang Xu bigarren sailkatu da. Laia Illarreta legorretarra eta Ataungo Haizea Arin hirugarrenak izan dira A eta B sailetan, hurrenez hurren. Txapelketa Errenterian jokatu zen, atzo goizean.
Sara Escudero Mujikak Legazpira ekarri du Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko A saileko sari nagusia. Atzo goizean jokatu zen txapelketa honen zortzigarren edizioa Errenteriako Niessen aretoan, eta Sustraiak dantza taldeko gazteak irabazi zuen, beste 11 dantzariren aurretik jarrita. Gainera, 2025-2026 Aurresku Txapelketako ligaren irabazlea izan da.
Hori guztiagatik, 2025-2026 Aurresku Txapelketako irabazlearen oroigarria eta VIII. Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiaren irabazle txapela, makila eta trofeoa jaso zituen. Naroa Sanchez Rodriguez bere irakasleak ere oroigarria jaso zuen.
B sailean, berriz, Yisha Wang Xu legazpiarrak bigarren postua eskuratu zuen, Lezoko Lur Lacasta Santistebanen atzetik sailkatuta. Maila honetan ere hamabi dantzari aritu ziren lehian txapeldun tituluaren bila.
Beste bi goierritarrek ere postu aipagarriak lortu zituzten: A sailean, Legorretako Laia Illarreta Lopez hirugarrena izan zen, eta B sailean ere hirugarrena izan zen Ataungo Haizea Arin Conde.
Sailkapenak
A saila:
1-. Sara Escudero Mujika (Legazpi)
2-. Lucía Haro Martin (Lezo)
3-. Laia Illarreta López (Legorreta)
4-. Alain Mujika Indakoetxea (Errenteria)
5-. Manex Goikoetxea Garmendia (Errenteria) 6-. Kai narbarte Schrön (Errenteria)
B saila:
1-. Lur Lacasta Santisteban (Lezo)
2-. Yisha Wang Xu (Legazpi)
3-. Haizea Arin Conde (Ataun)
4-. Gorane Villa Martínez (Lezo)
5-. Paule Bergara Zubedia (Villabona)
6-. Paule Garmendia Apalantza (Villabona)














