San Joan bezperako arma alardeko txilibiteroek gaur dute lehen entsegua
Musika Eskolan izango da, 19:00etan. Izena eman ez dutenek ere aukera dute oraindik parte hartzeko.
San Joan bezperako armen alardean txilibitero gisa atera nahi duten herritarrek gaur izango dute lehen entsegua, 19:00etan, Doinua musika eskolan. Taldea ez dago itxita, eta aurretik izena eman ez zutenek badute oraindik aukera parte hartzeko, entsegu honetara hurbildu eta bertan apuntatuta.
Txilibitero izateko ez da txilibitua izan beharrik, antolakuntzak jarriko duelako. Lehen saio honen helburua, jotzen hasteaz gain, taldearen martxa antolatzea izango da eta besteak beste, hurrengo entsegu egunak zehaztea.













