Bonolotoak ia 54.000 euroko saria utzi du Legazpin
Atzoko zozketan ez zen lehen mailako asmatzailerik izan, eta bigarren mailako hiru asmatzaileen artean bat Legazpiko loteria administrazioan zigilatutakoa zen.
Espainiako Bonolotoaren atzoko zozketak ia 54.000 euroko saria utzi zuen atzo Legazpin. Zozketa horretan ez zen lehen mailako asmatzailerik izan, hau da, sei zenbakiak asmatu zuenik, baina bigarren mailako hiru bai, hau da, bost zenbaki eta zenbaki osagarria asmatu zutenak, eta horietako bat Legazpiko Kale Nagusiko loteria admnistrazioan zigilatutako boletoa zen.
Apustua egin zuen herritarrak 53.890 euroko saria jasoko du.













