Korpuseko kalejira egingo du igandean Legazpi Musika Bandak
Erdiguneko kaleetan joko dute musikari legazpiarrek 11:00etan hasita.
Legazpi Musika Bandak Korpuseko ospakizunetara batu, eta kalejira egingo du igandean, 11:00etan hasita, herriko erdiguneko kaleetatik.
Jesus Castillejo zuzendaria aurretik dutela, musikari legazpiarrek «alaitasunez, tradizioz eta doinuz» beteko dituzte Kale Nagusia, Nafarroa kalea eta Plazaola kalea, besteak beste













