Asfaltatze lanak egingo dituzte asteartean Santikutz kalean
Trafikoa itxi egingo dute lanek irauten duten bitartean Santikutz egoitzatik Ogi-Berriko bidegurutzeraino. Autobus geralekua ere bertan behera geratuko da.
Asfaltatze lanak egingo dituzte bihar asteartea Santikutz kalean, eta trafiko mozketak eragingo dituzte Santikutz egoitzatik Ogi Berri okindegiraino. Gainera, aldaketak izango dira autobus lineetan ostiralera arte
Santikutz kaleko zati hori itxita egongo denez, ibilgailuek Lanaren Hiribidetik joan beharko dute derrigorrean Laubide aldera eta beste auzoetara joateko.
Zirkulazio mozketak, gainera, zuzenean eragingo dio herriko garraio publikoari, et abihartik ostiralera bitartean, bertan behera geratuko da DG09 linearen eta Junetorriren Santikutz kaleko geltokia. Erabiltzaileek hurrengo geltokira joan beharko dute autobus horiek hartzeko.













