Aterpe klimatikoen gaia jorratuko du bihar Legazpi Klima 2030 Foroak
Bilera 18:00etan izango da, Gizarte Zentroak, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Herriko ikasleek ere parte hartuko dute, gaiaren inguruan egindako lanketa aurkezteko. Ostiralean ere gai horri buruz hitz egin zuten Klima Tour Azokan.
Eliza atzealdean ostiral goizean egindako Klima Tour azoka arrakastatsuaren ondoren. Legazpi Klima 2030 Foroa bilduko da bihar 18:00etan Gizarte Zentroan. Bertan, ostiraleko azokan ikasleek Eskola Agenda 2030ean jorratzen ari diren aterpe edo babesleku klimatikoen gaiaren inguruan aurkeztutako lanaz hitz egingo da berriz ere.
Foroan aurretik landutako gaia da aterpe klimatikoena. Dagoeneko identifikatuta dituzte herrian aterpe klimatiko izateko potentziala duten puntuak, eta bihar aterpe horiek martxan jartzeko funtsezko gaiak jorratuko dituzte, hala nola, eskaini behar dituzten ekipamenduak eta zerbitzuak, komunikazioa, eta sare baten aktibazioa. Foro irekia da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta














