Margari Legarrek irabazi du udal egutegiko maiatzeko saria
Eric Galvez alkateak entregatu dio herriko merkataritzan edo hostalaritzan gastatzeko 50 euroko txartela.
Margari Legarre izan da udal egutegiko maiatzeko lehiaketaren irabazlea. Hilabete horretako lehiaketan egindako galderaren 82 erantzun zuzen jaso zituen udalak, eta guztien artean egindako zozketan suertatu da irabazle Legarre.
Herriko merkataritzan edo ostalaritzan gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du, eta Eric Galvez alkateak entregatu dio saria.
Legazpiko udal egutegia kirolari eta osasun mentalari dago eskainita aurten, eta hilabete bakoitza herrian egiten den jarduera fisiko bati dago eskainita, testu batez lagunduta. Testu horretan hitz bat dago ezkutatuta eta zein den asmatu behar da.
Ekaineko lehiaketa martxan dago, eta parte hartzeko www.legazpi.eus webgunean sartu behar da.













