'Ilintirekin oporretan', udako kanpaina martxan da
Toalla eta hozkailuz osatutako loteak zozkatuko ditu bezeroen artean Legazpiko merkatari elkarteak.
Ilintirekin oporretan izenburupean, udako kanpainari ekin dio Legazpiko merkatari elkarteak gaur goizean. Oraingoan, postal edo txartel bat idazteko eskatu die bezeroei, bakoitzak izango dituen oporren kolorea adieraziz.
Postal horiek Ilintiren negozioetan daude eta bertan entregatu behar dira, idatzita. Negozio bakoitzak zozketa egingo du jasotzen dituen postal guztien artean, eta toalla batez eta hozkailu batez osatutako lotea oparituko dio irabazleari.
Zozketak ekainaren 27an egingo dira.












