Sanjoanetako herri afarirako txartelak salgai, tabernetan
Zopa Pertzaren jaitsiera eta San Joan jaien hasierako ekitaldia, iaz Seguran. Urtzi Intsausti San Joan jaietako azkeneko egunerako —ekainak 25— txosna batzordeak antolatu duen herri afarirako txartelak salgai jarri ditu Segurako Udalak. Zopa, lakoia patata pure eta piperrekin eta izozkia izango ditu menuak. Txartelak herriko tabernetan jarri dituzte salgai 15 euroan. Ekainaren 21a izango da txartelak erosteko azken eguna.












