Haizagailuak jarri dituzte Gizarte Zentroan
Tabernan eta sukaldean jarri dituzte. Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Garapen Iraunkorreko Departamentuaren arteko lankidetza bat izan da.
Udal ordezkariak eta teknikariak, Gizarte Zentroko tabernan. Legazpiko Gizarte Zentroan 13 haizagailu jarri dituzte egun hauetan, “bero handieneko hilabeteetan erosotasun baldintzak hobetzeko helburuarekin”. Tabernako aisialdi gunean eta sukaldean daude jarrita.
Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Garapen Iraunkorreko Departamentuaren arteko lankidetza izan da haizagailuen instalazioa, eta batez ere espazio hori erabili ohi duten adinekoen beharrei erantzuten die.













