Ostikada taldea irabazle Ezkioko sanpedroetako 4x4 txapelketan
12 eta 11 irabazi zien Lau Katu taldekoei futbol txapelketaren lehenengo edizioan.
Ostikada —zuriz— talde irabazlea eta Lau Katu ostiralean, Ezkion. EzkiOn kirol kluba San Pedro jaien baitan, 4×4 futbol txapelketa mistoa egin duten aurten lehenengo aldiz, Ezkion. Goiko auzoko San Migel festetan Izazpira igoera, bizikleta lasterketa edota pilota eskolako txapelketa egiten dituzte urtero, eta beheko auzoetako —Santa Lutzi eta Anduaga— San Pedro jaietan ere kirol ekintza bat antolatzeko helburuz antolatu du aurten EzkiOn kirol klubak futbol txapelketa.
Bi taldek eman zuten izena, Ostikadak eta Lau Katuk, eta ostiral arratsaldean jokatu zuten finala Santa Lutzi auzoko kantxan. Ostikada taldeak —zuriz— irabazi zuen txapelketa Lau Katuri 12 eta 11 irabazita.
Gol askoko partida izan zen eta hauek dira, taldeka goleatzaileak:
Ostikada:
- Amets G: 6 gol
- Oñatz M.: 5 gol
- Kima A.: 1 gol
Lau Katu:
- Aner U. : 6 gol
- Amets K. : 4gol
- Unai M.: 1gol
Ostiralean hasi zituzten San opedro jaiak eta igandeko atseden egunaren ondotik, gaur, San Pedro egunez amaituko dituzte jaiak. Meza eta hamaiketakoa izan dituzte goizeanm, baina arratsaldean pilatuko da gaurko egitarauaren mardula. Kulki herri kirol taldearen eskutik, itsasoko kirol saioa izango dute 17:00etatik aurrera. Ondoren, (18:30) tortilla patata lehiaketa izango da. Aurten, beste urteetan ez bezala, tortilla bertan egin beharko dute parte hartzaileek, eta noski, tortilla onenarentzat saria izango da. Festei amaiera emateko txokolate jana ere izango da.















