Uztalai udalekuak hasi dira
Gaur dute lehen udaleku eguna uztaileko goizak euskarazko aisialdi jarduerak eginez igarotzeko izena eman zuten Legazpiko 229 haurrek.
Uztaila hasi gabe dagoela hasi dira aurten Uztalai Legazpiko udaleku irekiak. Gaur izan dute lehen eguna udalak antolatutako udako jarduera horretan parte hartzeko izena eman zuten 229 neskek eta mutikoek.
Haur horiek, 22 taldetan banatuta, 09:30ean zuten hitzordua gaur begiraleekin, Azokan, Euskal Herria plazan, Haztegi ikastolako Latxartegi eraikinean, Latxartegi parkean eta Agirre-Etxeberri parkean. Eguraldiak ez die asko lagundu hasiera egun honetan, baina datozen egunetan izango dute aire libreaz euririk gabe gozatzeko aukeraz. Uztailaren 24ra arte iraungo dute udalekuek.














