Isuo eta Bargi, ostiralean kontzertuan Brinkolan
Legazpiko Udalak antolatutako Uztakale kultura eta aisialdi agendan kokatzen da emanaldia, eta Brinkolako Arriurdin auzo elkarteak lagundu du. Tunixik ere joko du kontzertuan.
Bargi eta Isuo. Brinkolan abiatuko da aurten Uztakale programa, bihar Isuo, Bargi eta Tunixi musikariek osatutako taldeak egingo duen kontzertuarekin. Ergoena plazan izango da emanaldia, Armuño elkartearen ondoan, 19:00etan hasita. Arriurdin auzo elkarteak antolaketan lagundu du.
Hainbat taldetan ibiliak dira hiru musikariak, eta elkarrekin jarraitzen dute, batez ere Isuok eta Bargik, proiektu propio landuta. Tunixi Brinkolako saiorako elkartu zaie.
Iosu Isaias Villanueva Castro da Isuo, Mikel Bargiela da Bargi eta Mikel Arriaran, Tunixi.

Bargi, Isuo eta Tunixi.













