Urko Ruiz de Apodakak botako du Ordiziako jaietako txupinazoa
Bozketa bidez aukeratu dute ordiziarrek, beste hiru hautagaien artean boto gehien lortuta. Ondoan izango ditu Ruiz de Apodakak, Azari Elkarteko, Txindoki Atletismo Taldeko eta Boxing Taldeko kideak.
Urko Ruiz de Apodaka Jauregiondo.Mikel Albisu. Uztailaren 24an, Ordiziako Santa Ana jaietako txupinazo ofiziala, Urko Ruiz de Apodaka Jauregiondok botako du, herritarrek hala erabakita. Ondoan izango ditu Ruiz de Apodakak, Azari Elkarteko, Txindoki Atletismo Taldeko eta Boxing Taldeko kideak.
Lau hautagaien artean aukeratu dute ordiziarrek Ruiz de Apodaka. Beste hiru haugaiak, Sugorri taldea, San Joseko langileak eta Isidro Benitez ziren.













