Etzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu Olaberriko lantegi batean lapurtzen saiatzegatik
Atxiloketak asteleheneko gauean egin zituzten, Harizti industrialdeko lantegi batean. Hiru atxilotuek aurrekariak zituzten.
Olaberriko industrialdea. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igandetik astelehenera bitarteko gauean hiru pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak Olaberrian, Harizti industrialdeko lantegi batean lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuak 33, 23 eta 18 urteko gizonezkoak ziren, eta hirurek dituzte polizia aurrekariak, ondasunen aurkako delituak egiteagatik.
Antza denez, Ertzaintzak herritar baten deia jaso zuen, hiru gizonezkok lantegi bateko kanpoko hesia apurtu eta barrura sartu zirela ohartaraziz. Ertzainak bertaratu zirenean, argirik gabe zirkulatzen ari zen ibilgailu bat ikusi eta geldiarazi zuten. Bertan, Ertzaintza ikusita ihesi ari ziren hiru gizonezkoak zihoazen. Hiru pertsonak identifikatu eta gero, koartelera eraman zituzten, epailearen aurrera eraman arte.












