
Atxiloketak asteleheneko gauean egin zituzten, Harizti industrialdeko lantegi batean. Hiru atxilotuek aurrekariak zituzten.

Txinboak, ur bidea eta ur mailua konpontzen ari dira. Lanek irauten duten bitartean, burdinola itxita egongo da, eta ez dute martxan jarriko abuztuaren 30era arte.

Irailaren 5ean eta 6an ospatuko dira aurten Beasaingo auzo horretako festak. Usurbeko igoera irailaren 6an izango da, igandearekin, eta 20. edizioa beteko du.

'Soinu ak zeinu ak soinu' da soinu erakusketa honen izenburua. Bisitak ordu beteko iraupena du eta 11:00etan hasiko da. Izena eman behar da.

Uda hasi denetik behin baino gehiagotan gainditu da eskualdean 40 graduko langa. Oso euri gutxi egin du azken bi hilabeteetan. Ostegunerako euria dago iragarrita.

Akuarela eta giza irudia izango dira gaiak, eta Mendo eta Josu Maroto irakasleak.







