Iraileko arte ikastaroen berri eman du Urretxuko Udalak
Akuarela eta giza irudia izango dira gaiak, eta Mendo eta Josu Maroto irakasleak.
Urretxuko Udalak irailetik aurrera eskainiko dituzten arte tailer berezien berri eman du. Akuarela eta giza irudia izango dira gaiak, eta Mendo eta Josu Maroto irakasleak.
Mendoren akuarela tailerra irailaren 11n izango da, eta Josu Marotok beste bat emango du azaroaren 13an.
Giza irudiaren tailerrak, berriz, Marotok koordinatuko ditu eta Zuriñe Ormaetxea izango da modeloa. Tailer hauek irailaren 9an, urriaren 7an, azaroaren 4an eta abenduaren 9an izango dira.
Informazio gehiagorako Aizpurunea kultur etxeko 943 03 80 88 telefono zenbakira deitu daiteke.












