Mirandaolako burdinolan mantentze lanak egiten ari dira
Txinboak, ur bidea eta ur mailua konpontzen ari dira. Lanek irauten duten bitartean, burdinola itxita egongo da, eta ez dute martxan jarriko abuztuaren 30era arte.
Lenbur Fundazioak jakinarazi duenez, Mirandaolako burdinola aldi baterako itxita dago mantentze lanak egin, eta instalazioaren funtzionamendu egokia eta kontserbazioa bermatzeko.
Egiten ari diren lanetako bat txinboak konpontzea da, hau da, aldaparoan ura gurpil hidraulikoetara bideratzen duten egurrezko piezak. Ubidea ere konpontzen ari dira, baita ur mailua ere.
Lan horiek guztiak, burdinolaren ohiko mantentze programaren barruan kokatzen dira.
Burdinola berriz ere martxan ikusteko, abuztuaren 30era arte itxoin beharko da.













