Zumalakarregi museoan bisita gidatua asteazkenean, Maialen Lujanbioren erakusketa ikusteko
'Soinu ak zeinu ak soinu' da soinu erakusketa honen izenburua. Bisitak ordu beteko iraupena du eta 11:00etan hasiko da. Izena eman behar da.
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak bisita gidatua eskainiko du bihar Soinu ak zeinu ak soinu aldi baterako erakusketara. Mikel Alberdi artxibo arduradunak gidatuko ditu saioak.
Zumalakarregi museoaren Artxibo praktikak proiektuaren baitan Maialen Lujnabiok ondutako soinu erakusketa da Soinua ak zeinu ak soinu. XIX. mendean kokatuta, garai hartako gainbegiratu bat egiten du, komunikazioaren parametroen barruan. Ekainean inauguratu zuen, eta abendura arte egongo da ikusgai.
Bisitak ordu beteko iraupena izango du, eta 11:00etan hasiko da. Prezioa lau eurokoa da. Izena emateko mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat bidali behar da, edo 943 88 99 00 eta 659 43 45 66 zenbakietara deitu.
Hurrengo bi asteetako asteazkenetan, abuztuak 12 eta 19, ere egingo dituzte bisita gidatuak.












