Azaroaren 25a iruditan

Antioko Musikaldiak bost kontzertu eskainiko ditu irailean

Iraileko lau emanaldiak Antioko ermitan izango dira. Azken kontzertua, berriz, urriaren 3an egingo dute, Igartubeitin.

Antioko ermita barrutik, artxiboko argazkia.
Antioko XLIII. Musikaldiak bost kontzertu eskainiko ditu irailean, Zumarragako Antioko ermitan eta Igartubeiti Baserri Museoan. Lehen lau emanaldiak irailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an izango dira, Antioko ermitan, 19:30ean. Azken kontzertua, berriz, urriaren 3an egingo dute, Igartubeitin, 18:00etan.

Irailaren 5ean, Arod Quatuor talde frantsesak harizko instrumentuen kontzertua eskainiko du. Jordan Victoria eta Alexandre Vu biolinean ariko dira; Tanguy Parisot biolan, eta Jérémy Garbarg biolontxeloan.

Irailaren 12an, Oñatiko Ganbara abesbatzaren txanda izango da.

Irailaren 19an, Carles Blanchek eta Pedro Estevanek bihuela eta perkusioa uztartuko dituzte beren emanaldian.

Irailaren 26an, Bartzelonan sortutako KamBrass Quintet taldeak haize-instrumentuen kontzertua eskainiko du. Iñigo Ocón eta Joan Pàmies tronpeta-jotzaileak, Maria Servera tronpa-jotzailea, Xavier Gil tronboi-jotzailea eta Oriol Reverter tubista ariko dira.

Musikaldiari amaiera emateko, urriaren 3an, Baserri minez… izeneko emanaldia izango da Igartubeiti Baserri Museoan, 18:00etan. Andoni Egaña, Mixel Ducau, Caroline Phillips eta Andoni Salamero ariko dira bertan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa