Azaroaren 25a iruditan

2026/8/27

Gaur gauetik biharko goizaldera ilargi eklipse partziala ikusi ahalko da

Ilargia pixkanaka Lurraren itzalean sartuko da. Ez da betaurreko berezirik beharko, ezta argazkiak ateratzeko iragazkirik ere.

Seguratik Arantzazura erromesaldia, iraileko lehen asteburuan

Irailaren 5ean eta 6an egingo dute irteera. Aukera desberdinak izango dira Arantzazura joateko.

Artzain Eguneko bazkarirako izen-ematea ireki dute

Izena emateko azken eguna irailak 4 izango da. Ondoren, bazkarirako tiketak 25 euroan erosi ahal izango dira Legazpiko Udalean.

Txerri vietnamdarrak kentzeko deia egin du Idiazabalgo Udalak

Animalien jabeek hamabost eguneko epea izango dute guztiak kentzeko.

Antioko Musikaldiak bost kontzertu eskainiko ditu irailean

Iraileko lau emanaldiak Antioko ermitan izango dira. Azken kontzertua, berriz, urriaren 3an egingo dute, Igartubeitin.

Literatura

'Morlans', Xabier Mendigurenen nobela berria

Irailaren 3an aurkeztuko du lana Donostian. Gertakari errealetan oinarritutako nobela bat da, 1991n Donostiako Morlans auzoan izandako tiroketa ardatz duena.

Igartzako jaietako egitaraua argitaratu dute

Irailaren 10etik 13ra ospatuko dituzte jaiak Beasaingo auzo honetan, eta adin guztientzako egitaraua prestatu dute.

Beasaingo Gaztetxeak XXII. urteurrena ospatuko du irailaren 12an

Antolatzaileek aurreratu dute laster bideoklip bat argitaratuko dutela, urteurreneko egitarauari eta ospakizunari buruzko xehetasun gehiago emateko.

Antio-Agorta-Beasain mendi irteera egingo dute irailaren 6an

07:30ean elkartuko dira Gipuzkoako plazan, eta handik autobusez joango dira Antiora. Izena eman behar da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa