Beasaingo Gaztetxeak XXII. urteurrena ospatuko du irailaren 12an
Antolatzaileek aurreratu dute laster bideoklip bat argitaratuko dutela, urteurreneko egitarauari eta ospakizunari buruzko xehetasun gehiago emateko.
Artxiboko argazkia. Beasaingo Gaztetxeak irailaren 12an XXII. urteurrena ospatuko du, eta egun osorako egitarau betea prestatu dute.
Eguerdian emango diote hasiera ospakizunari, txupinazoarekin eta karropoteoarekin. Ondoren, gaztetxera igoko dira eta bazkaria egiteko. Bazkalostean, festa giroari eutsiz, hainbat jolas egingo dituzte, eta jarraian txarangaren txanda izango da.
19:30ean DJ GZk musika eskainiko du, eta aldi berean grafiti erakusketa ere izango da. Eguna amaitzeko, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da.
Gainera, antolatzaileek aurreratu dute laster bideoklip bat argitaratuko dutela, urteurreneko egitarauari eta ospakizunari buruzko xehetasun gehiago emateko.














