Igartzako jaietako egitaraua argitaratu dute
Irailaren 10etik 13ra ospatuko dituzte jaiak Beasaingo auzo honetan, eta adin guztientzako egitaraua prestatu dute.
Artxiboko argazkia.Igartzako jaien batzordea Ikasturte berriarekin batera, Igartzako jaien txanda iritsiko da. Irailaren 10etik 13ra ospatuko dituzte jaiak Beasaingo auzo honetan, eta adin guztientzako egitarau oparoa prestatu dute: kirol jarduerak, puzgarriak, dantza emanaldiak, lehiaketak, azoka nahiz kontzertuak, besteak beste.
Antolakuntzakoek zenbait ohar helarazi dituzte:
- Sagardo dastaketan jatekoa ere egongo da.
- MUS txapelketa KATTALIN erretegian egingo da.
- Patata tortilla txapelketan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira 600398668 telefonoan izena emanez.
- Larunbat gaueko afarirako norberak etxetik eraman beharko du bere afaria; ogia eta edaria bertan banatuko da.
- Auzo azokan parte hartzeko 662698272 telefonoan izena. eman.
- Mozorro Lehiaketako gaia KIROLAK da.
- Txingetan sariak egongo dira.














