Seguratik Arantzazura erromesaldia, iraileko lehen asteburuan
Irailaren 5ean eta 6an egingo dute irteera. Aukera desberdinak izango dira Arantzazura joateko.
Artxiboko argazkia. Urteroko ohiturari jarraituz, segurarrek erromesaldia egingo dute Arantzazura irailaren 5ean eta 6an.
Irailaren 5ean, larunbata, Arantzazura joateko bi aukera izango dira. Alde batetik, goizeko 6:00etan oinez abiatuko dira Segurako plazatik, eta San Adrian inguruan bat egingo dute autobusez joango direnekin, 10:00ak aldera. Bestetik, 9:00etan autobusa irtengo da Segurako plazatik Aldaolarantz.
Egun berean, 19:00ak aldera, Arantzazutik Segurara itzultzeko autobusa izango da.
Irailaren 6an, igandea, berriz, goizeko 10:00etan autobusak Segurako plazatik Arantzazura egingo du irteera. Bertan, Arantzazuko Hospederian bazkalduko dute, eta Santutegiari agur egin ondoren, 18:00etan egingo dute itzulera.
Antolakuntzakoek zenbait ohar helarazi dituzte:
- Aldez aurretik izena eman behar da Segurako Estankoan Abuztuaren 24tik Irailaren 2ra.
- Prezioak ondorengoak izango dira:
- Autobusa (aldez aurretik Estankon ordainduko da): 7 euro.
- Urbiako Fonda itxita dagoenez, larunbateko bazkaria norberak eraman beharko du.
- Arantzazuko Hospederiako bazkaria (Hospederian ordainduko da): 25-30 euro.













