Txerri vietnamdarrak kentzeko deia egin du Idiazabalgo Udalak
Animalien jabeek hamabost eguneko epea izango dute guztiak kentzeko.
Argazkia: Idiazabalgo Udala. Nafarroa Barrena eta Nafarrasagasti Goena baserri inguruetan aske eta identifikatu gabe dabiltzan txerri vietnamdarrak direla eta, Idiazabalgo Udalak bandoa argitaratu du, txerri horien presentziak inguruko lurretan, habitat naturaletan eta espezie autoktonoetan eragin ditzakeen kalteak ekiditeko asmoz.













