Osobuko goxoenaren egileak, Amaia Bizkarguenaga eta Xabi Agirre
Legazpiko 42. sukaldaritza lehiaketa jokatu da gaur Azokan. Agorreko Santikutzetako festa egun nagusia da gaurkoa.
Legazpiko 42. sukaldaritza txapelketaren irabazleak eta udal agintariak. Legazpiko Udala Amaia Bizkarguenagak eta Xabi Agirrek irabazi dute Legazpiko 42. Sukaldaritza lehiaketa. Bigarren Eli Matxinandiarena, Rakel Miñon eta Mariasun Zabaleta sailkatu dira, eta hirugarren Asier Ureta eta Irkus.
23 taldek eman dute izena, eta partaideek hala erabakita, Osobukoa (zekorraren belaunpea) saltsan prestatu behar izan dute. Epaile lanetan, Josema Azpeitia, Eloi Iartza eta Idoia Lasa aritu dira, eta sariak ematen Eric Galvez alkatea eta Miryam Galilea zinegotzia.
Gaur Agorreko Santikutzetako egun handia ospatzen ari dira, eta bihar ere egun betea dute aurretik.
ARGAZKI GALERIA: Iñaki Gurrutxaga













