Asteleheneroko elkarretaratzeak
Goierri beheko pentsiodunek Lazkaon egin dute gaur asteleheneroko elkarretaratzea.
Goierri beheko pentsiodunek ekin diote gaur, asteleheneroko mobilizazio dinamikari. Lazkaon elkarretaratzea egin dute gaur goizean 46 pentsiodunek, “Osasungintza, Zaintza, Pentsio…. publiko, eta duinak guztiontzat aldarrikatzeko”.
Datorren astelehenean, irailaren 21ean, Ordizian elkartuo dira 11:00etan Plaza Nagusian, eta irailaren 28an, Beasainen, Zubimuzu plazan.













