Lehengo denda eta dendarien argazki erakusketa ikusgai, Ilintiren erakusleihoetan
Asteburuan Legazpin ospatuko den Burdin Festaren baitan kokatzen da ekimena.
Garai bateko denden eta dendarien argazkiak bildu, eta ikusgai jarri ditu Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak egun hauetan, herriko erakusleihoetan. Merkatariek keinu bat egin diote horrela asteburuan ospatuko den Burdin Festari.
Legazpiko ondare oparoa eta gertuko iragana ezagutzera ematea nahi dute Burdin Festarekin, eta Ilintiren erakusketak bat egiten bete-betean helburu horrekin.














