Eneko Araiztegik Altsasun ekingo dio bihar txapelketari
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bigarren kanporaketa Burunda pilotalekuan izango da.
Eneko Araiztegi Agirre 'Korta' bertsolari segurarra. Bertsozale elkartea Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa martxan da, eta Hazparneko (Lapurdi) saioan Miren Artetxe gailendu ondotik (709 puntu), bigarren kanporaketa jokatuko da bihar Altsasun (Nafarroa), 17:00etan, Burunda pilotalekuan. Bertan kantatuko du Eneko Araiztegi Korta segurarrak, eta Eñaut Martikorena, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor, Oier Etxeberria eta Txaber Altuberekin osatuko du seikotea.












