Ardi beltzak, aniztasunaren ikur
Bizikidetzarako Herritar Foroaren ekimenez, Elkargunaren eguna ospatu dute larunbatean Legazpin, Mirandaola parkean. 'Ardi Beltza-Desberdina izatea' leloa hartuta, aniztasunaren gaia jorratu dute.
Bizikidetzarako Herritar Foroaren ekimenez, Elkargunearen eguna ospatu zuten larunbatean Mirandaola parkean, aniztasunari lekua eginda. “Ardi Beltza- Desberdina izatea” leloa aukeratu zuten festarako, eta herriko hainbat gazteren testigantzak entzuteko aukera izan zen bertan, desgaitasunaz, genero identitateaz, autismoaz eta kultur aniztasunaz. Magda Dabrowska, Ekain Ochoa, Hiba El Abdary Bentama eta Hafsa El Abdary Bentama izan ziren testigantzak ematen, eta Urko Sernarena ere entzun zen, ekitaldia gidatu zuen Aintzane Gamizen ahotik.
Musikari gazte batzuek girotu zuten ekitaldia, eta amaitzeko mural kolektibo bat marraztu zuten bertaratu ziren guztien artea, mokadutxo bat hartzen ari ziren bitarteran.
Elkargunea duela lau urte eraiki zuten Mirandaolako parkean, “giza eskubideekiko errespetua aldarrikatu nahi duen espazioa, eta mota guztietako biktimak aitortu nahi dituen memoria lekua” izateko helburuz. Bere erabilera bultzatzeko urtero topaketa bat egitea erabaki zuten, eta horretarako iraileko azken larunbata aukeratu zuten.














