Izpien Txokoa erabiltzeko txartela eskatu daiteke
Agirre-Etxeberrin dagoen espazio hori 0 eta 2 urte bitarteko haurrei eta horien familiei udalak eskaintzen dien zerbitzua da. Ekainaren 25era arte egongo da irekita.
Legazpiko 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako Izpien Txokoak ireki ditu ateak berriz ere, udako oporraldiaren ostean. Zerbitzu hori erabiltzeko txartela behar dute familiek, eta txartel hori Udalaren webguneko egoitza elektronikoan edo udaletxean eskatu behar da.
Agirre-Etxeberrin dago kokatuta Izpien Txokoa, eta 2023tik 2026ra bitartean jaiotakoak izan behar dira zerbitzu hori erabili dezaketen haurrak, herrian erroldatutakoak.
Izpien Txokoa egunero egongo da irekita, ekainaren 25era arte, 09:30etik 20:30era.













