Piñatak egiten erakusteko ikastaroa egingo dute urriaren 11n
Udalak eta Hotz Legazpi eta Mundutik Legazpira elkarteek urriaren 17rako antolatu duten Kulturen Arteko Festa girotzeko izango da. Dohainik da, baina izena eman behar da urriaren 6rako.
Legazpin, piñatak egiten erakusteko ikastaroa emango dute urriaren 11n, udalak eta Mundutik Legazpira eta Hotz Legazpi elkarteek urriaren 17rako antolatu duten Kulturen arteko Eguna girotzeko.
Latinoamerikako piñata tipikoa egiten ikasteko saioa izango da, eta bereziki familiei zuzenduta dago. Doakoa izango da, baina leku mugatuak izango ditu, eta izena eman beharko da udalaren www.legazpi.eus webgunean, 943 73 70 30 telefonora deituta edo udaletxean bertan. Izena emateko azken eguna urriaren 6a izango da, asteartea.
Ikastaroa Gizarte Zentroan egingo dute, 11:00etan hasita.













