Legazpiko Udalak aukeratu ditu 2027ko egutegirako herriko txokoak
Herritarrek egindako proposamenen artean aukeratu dituzte hamabi hilabeteetako irudientzako lekuak. Miren Urtzelaik irabazi du zozketako saria.
Legazpiko Udalak aukeratu ditu datorren urteko egutegia ilustratuko duten herriko txokoak zeintzuk izango diren. Herritarrei eskatu zien proposamenak egiteko, eta horien artean egin du hautaketa. Egutegi berriak, beraz, legazpiarren hamabi txoko kuttunak erakutsiko ditu.
Proposamenak aurkeztu dituzten herritar guztien artean 50 euroko erosketa txartela zozkatu du udalak, eta Miren Urzelai Sudupe izan da irabazlea. Edurne Matias zinegotziak eman dio saria.












