Euskara ikastaroetarako izen emaetak zabalik dira AEKn
Taldeak osatu badira ere, oraindik badira lekuak C2 mailako taldean. Ostegunetan izango da, 17:30etik 20:0era, Ordiziako euskaltegian.
Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegia. Goiztiri AEK euskaltegiak jakinarazi duenez, euskara ikastaroetako izen emateak zabalik dira AEKn. Taldeak osatu badira ere, oraindik badira lekuak, C2 mailako taldean. Ostegunetan izango da, 17:30etik 20:30era bitartean, Ordiziako euskaltegian.
Bestalde, Euskara bonoa eskuragarri dagoela gogoratu dute, eta herritarrei A1 eta A2 taldeetara hurbiltzeko deia egin diete.
Izena emateko bi bide daude: 688 746 638 telefonoa eta ordizia@aek.eus helbidea.













