Patrizio Etxeberriaren mezenasgoari buruzko erakusketa ikusteko azken egunak
Txillida Lantokian dago ikusgai, eta ostiralean, larunbatean eta igandean egongo da irekita. 1972ko Legazpi erakusten duen ikus-entzunezkoa ere ikusi daiteke bertan.
Txillida Lantokian ikusgai dagoen Patrizio Etxeberria, mezenas erakusketa ikusteko azken eguna igandea izango da, urriaren 4a.
Legazpiko enpresa gizonak artearekin eta erlijioarekin izan zuen lotura estua ikusi daiteke erakusketa horretan, garai bateko argazkien bidez eta adimen artifizialaren bidez bizia hartu duten irudien bidez.
Ostiralean 18:00etatik 20:00etara, larunbatean 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta igandean 11:30etik 13:30era egongo da zabalik.
Erakusketa honetan, bestalde, Burdin Festaren baitan estreinatu zuten ikus-entzunezko bat ere ikusi daiteke, 1972ko Legazpiko irudiak jasotzen dituena. Josean eta Joseba Larrea aita-semeek egindako lana da.













