Argazki onenak sarituta
Maddalen Castejon, Beñat Arribas eta Noemi Insausti izan dira irabazleak. Lazkaoko Biziolan daude Goierriko Hitzaren 21. Udako Argazki lehiaketako argazkiak ikusgai.
Hitzako argazki lehiaketako irabazleak.Ainara Arrondo. GOIERRIKO HITZAren 21. Udako Argazki Lehiaketako sariak banatu ziren atzo iluntzean, Lazkaoko Biziolan. 66 argazkiren artean, hiruk jaso dituzte sariak. Argazki guztiak erakusketan daude jasoak.

Maddalen Castejon.
HITZAKIDEEN LEHEN SARIA:
- Egilea. Maddalen Castejon Agirre (Beasain)
- Argazkiaren izena. Udako zeruan aske
- Argazkiaren azalpena. Parapente bakarti batek Gazteluko zeru epela zeharkatzen du, arratsaldeko argi leunean askatasunaren eta udako abenturaren irudi bihurtuta.
- Saria. Urretxuko Barraskilok eskainitako bi gau autokarabanan bi lagunentzako

Beñat Arribas.
HITZAKIDEEN BIGARREN SARIA
- Egilea. Beñat Arribas (Idiazabal)
- Argazkiaren izena. Urre koloreko udak urrea balio du
- Argazkiaren azalpena. Azken izpiek urreztatutako paisaian, emakume baten siluetak udara harrapatu du. Paseoan, pasioan. Haizea fandango, belarra arin-arin eta eguzkia agurra dantzatzen. Maleta alboan, bidean aurrera, uda amaitzear da, baina askatasunaren sentipena ez. Urre koloreko uda oroitzapen urre bihurtu zaigu.
- Saria. Olaberriko Zezilionea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako otordua (bazkaria edo afaria).

Noemi Insausti.
PUBLIKOAREN SARIA
- Egilea. Noemi Insausti
- Argazkiaren izena. Uraren isla
- Argazkiaren azalpena. Suitzako lakurik ederrenetakoa da Bachalpsee. Haren uretan Schreckhorn mendiaren isla ederra ikus daiteke.
- Saria. Beasaingo Foto Alzurik eskainitako 70x50eko argazki handitzea (Kappa euskarrian).













