Tonbolan 500 euroko balioa duten bi opor-txeke
500 euroko balioa duten bi opor-txe banatuko dituzte, Ediren Bidaiak-en eskutik.
Lazkaon jarritako Kilometroak jaiko tonbola. Kilometroak Igandean Lazkaon azken aukera izango da Kilometroak Tonbolan jokatzeko, 11:00etatik 19:00etara bitartean, Malantza tabernaren ondoan.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, sari ugari dituzte oraindik banatzeko, tartean, bi sari «oso berezi»: bestelako saririk jasotzen ez duten boletoen artean zozketa egingo dute, eta 500 euroko balioa duten bi opor-txe banatuko dituzte, Ediren Bidaiak-en eskutik. Boletoak esku dirutan erosi beharko dira.
Urte osoan Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako jaietan goierritarrek tonbolan parte hartzeko aukera izan dute. 10.000 sari lortu dituzte lazkaotarrek Goierriko eta Gipuzkoako hainbat elkarte, merkatari eta eragileri esker.













