700 haur erreleboka
Bealak taldeak antolatutako XV. Errelebo lasterketa jokatu da gaur Beasainen. Mailaz maila, launako taldeetan, 700 haur aritu dira korrika.
Aleben mailako neskek lasterketa.Loinaz Agirre. Korrikalari gaztetxoz bete da gaur goizean Beasaingo Igartzako Monumento Multzo inguruan. Bealak taldeak antolatuta, XV. Errelebo lasterketan parte hartu baitute ia 700 haurrek, 09:00etan hasita.
Alebin mailako mutilak eta neskak, eta benjamin mailako neskak eta mutilak lehiatu dira txandaka, launako taldeetan, eskuz eskuz lekukoa pasatuz eta eramanez.
Irabazleak ondorengoak izan dira:
Alebin mutilak
- Aitxuri (Zegama)
- Ugaro (Legorreta)
- Lazkaoko Ikastola.
Alebin neskak
- Andramendi Ikastola (Beasain)
- Lazkaoko Ikastola
- Alkartasuna Lizeao (Beasain)
Benjamin neskak
- Lazkaoko Ikastola.
- Jakintza Ikastola (Ordizia).
- Urdaneta (Ordizia).
Benjamin mutilak
- Jakintza Ikastola (Ordizia).
- San Andres (Ormaiztegi).
- Ugaro (Legorreta):












