Beasaingo elkarteen topaketa
Beasaingo elkarteen lana ikusarazi eta hari balioa emateko eguna izan da gaurkoa. Bakuntzako kideek, dantza ikuskizuna eskaini dute.
Aurten ere, urriko lehen larunbata, Elkarteen Eguna izan da Beasainen. Herriko elkarteen lana ikusarazi eta hari balioa emateko eguna izan da.
Erauskin plazan postuak jarri dituzte ondorengo elkarteek: Atzegi, Caritas, Al-Anon, Aittu! Euskara elkartea, Bakuntza, Alkoholiko Anonimoak, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Herriak Elkarlanean, Bear Pintura Elkartea, Buztingintza Zeramika Zaletuen Elkartea, Nagusilan, Asmube, Lau Katu Beasain, Beasaingo Odol Emaileak, Urbiberri Gizarte Zentroa, Batzokia Kultur Elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia, BKL, Loinatz Abesbatza, Igartza arku taldea, Gurutze Gorria, Goierriko mendizale beteranoak eta SOS Arrazakeria elkarteek.
Hutsik egin ez dutenak, Bakuntzakoak izan dira. Musika eta dantza artean erakutsi dute urtean zehar egindako lana.












