Jon Agirrek nazioarteko patata tortilla lehiaketa irabazi du Alacanten
Aparteko osagaia duen tortillen sailean irabazi du txapela. Txerri belarriarekin eta piper hautsarekin egin du tortilla legazpiarrak.
Jon Agirre Euskadiko txapelketako bigarren saria irabazi ondoren tortilla berezien atalean, Imanol Gonzalez de Audikana laguntzailearekin eta Amaia Estalayo emaztearekin. Legazpiko Goiherri jatetxeko Jon Agirre legazpiarrak IV. Nazioarteko Patata Tortilla Lehiaketa-Tescoma Saria irabazi du gaur Alacanten, aparteko osagaia duen sailean. Agirrek txerri haragia eta piper hautsa erabili ditu apartako osagai gisa. Patata tortilla hori Goiherrin eskaintzen du aspaldi.
Lehiaketaren bigarren saria Donostiako La Taberna de Egiako Edu Jimenezek irabazi du, bakailaoarekin, piperrekin, baratxuri freskoekin eta kaienarekin egindako tortillari esker. Hirugarren saria, berriz, Alacanteko Nou Pinet jatetxeko Dana Rotaruk jaso du, ketutako hirugiharrarekin eta tipulinarekin egindako tortillarekin.













