Gernika-Palestinak elkarretaratzeak deitu ditu ostegunerako
Gernika-Palestinak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu ostegunerako Euskal Herrian, «genozidiorik eta gerrarik ez» esateko. Goierrin hainbat deialdi daude.
Beasaingo elkarretaratze bat.Beasain Palestinarekin Herri Ekimena Palestinako sarraskiaren hirugarren urteurrena dela eta, Gernika-Palestina herri mugimenduak ehundik gora elkarretaratze antolatu ditu ostegunerako Euskal Herrian. Udaletxeren aurrealdean elkartuko dira, palestinar herriaren aldeko elkartasuna adierazteko eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko, Gernikaren herritik, genozidiorik ez! gerrarik ez! lelopean.
Goierrin ere izango dira. Besteak beste, Zerainen, Legorretan, Itsasondon, Idiazabalen (18:30ean) eta Urretxu-Zumarragan (Areizaga-Kalebarrenen).













