Bederatzi bikote arituko dira Euskal Herriko Dantza Txapelketan, Seguran
Hamargarren bikoteak ez du parte hartzerik izango azken orduko baja baten ondorioz. Txapelketa urriaren 17an jokatuko da, bere 50. edizioan.
Iazko txapelketako irabazleak: Lezoko Maren Galvez eta Sopelako (Bizkaia) Gorka Granado. Segurako Udala Segurako Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman ditu datorren urriaren 17an Seguran jokatuko den Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartuko duten dantzarien izenak eta lehiatuko diren hurrenkerak.
Guztira bederatzi bikotek hartuko dute parte, aurten 50. urteurrena ospatuko duen txapelketan. Astelehenean egin zuten zozketa Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eta ondorioz, ondorengo ordena jarraituz dantzatuko dute parte hartzaileek.
- 1. Jone Arriaran Lizarralde – German Aranburu Sarasua (Azpeitia, Gipuzkoa)
- 2. Ane Jaunarena Cereijo – Endika Osa Urkizu (Lezo, Gipuzkoa)
- 3. Ihintza Erauskin Lizarazu – Mikel Esnaola Lopez (Lezo, Gipuzkoa)
- 4. Irati Larrañaga Zendoia (Andoain, Gipuzkoa) – Danel Castillo Arbona (Pasai Donibane, Gipuzkoa)
- 5. Onditz Esnaola Etxeberria (Lizartza, Gipuzkoa) – Gorka Granado Terrones (Sopela, Bizkaia)
- 6. Amane Uranga Lopez (Tolosa, Gipuzkoa) – Iortitz Iriarte Azpiroz (Lesaka, Nafarroa)
- 7. Iker Zabala Etxeberria – Nora Aizpuru Saenz de Samaniego (Azpeitia, Gipuzkoa)
- 8. Izaro Arandia Arregi – Hegoa Aizpuru Aranguren (Azpeitia, Gipuzkoa)
- 9. Irati Olaizola Goñi (Legazpi) – Malen Arrizabalaga Etxezarreta (Azpeitia, Gipuzkoa)
Hamargarren bikotea osatzen zuten Ione Aranberri (Itziar, Deba, Gipuzkoa) Iriartek eta Beñat Mendizabal Guridik (Azpeitia, Gipuzkoa) azken orduko baja bat dela eta ez dute parte hartuko.
Iazko txapelketako irabazlek Gorka Granadok berriz parte hartuko du txapelketan, baina oraingo honetan bikotez aldatuta. Iaz Lezoko Maren Galvezekin bikotea osatuta eskuratu zuen garaipena. Iaz hirugarren postuan sailkatu ziren Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek errepikatu egingo dute aurten. Dantzatuko duen lehendabiziko bikotea izango da, gainera.
Iaz txapelketan lehenengo aldiz parte hartu zuten Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola ere Seguran izango dira berriz. Goierritarren artean, parte hartzaile bakarra izango da Irati Olaizola legazpiarra. Ez du lehendabiziko aldia Seguran eta aurten, Zarauzko 38. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa bigarren urtez jarraian irabazita doa lehiaketara.













