"Gabezia" dago PSE-EEren ustez udalerriko garbiketa eta mantentze lanetan
Udal gobernuari "neurriak har ditzala" eskatu dio "egoera hobetzeko eta kale-garbiketako zerbitzuak herritarren beharrei erantzuten diela bermatzeko".
Angel Redondo eta Eva Alvarez Beasaingo PSE-EEko zinegotziak.Hitza Beasaingo PSE-EEren ustez “gabezia” dago udalerriko garbiketa eta mantentze lanetan, hedabideetara helarazitako ohar batean adierazi duenez. Udal gobernuari “neurriak har ditzala” eskatu dio “egoera hobetzeko eta kale-garbiketako zerbitzuak herritarren beharrei erantzuten diela bermatzeko”.
Eva Alvarez bozeramailearen hitzetan, “azkenaldian ugariak izan dira herritarrek zenbait kaletako garbitasun faltagatik, hiri-altzarien egoera txarragatik eta hormetan zein altzarietan ugaritu diren pintadengatik jarritako kexak”. Dioenez, “lurrean kristalak eta kartoiak egotea, faroletan kartelak eta pintadak agertzea eta espaloietan zein bankuetan belar txarrak haztea ere salatu dituzte”.
Kale-garbiketako enpresarekin sinatutako kontratuak 1.400.000 euro inguruko kostua izatea “eta hala ere horrelakoak gertatzea ez da onargarria” PSE-EEren iritziz.
Udal gobernuari adierazi dio “kezkatuta dagoela ubideen eta estolden egoerarekin” ere. “Uholdeak saihesteko, berrikuspen eta prebentziozko garbiketa egitea eskatzen dugu, batez ere orain, euriteen garaia hurbiltzen ari den honetan”.












