Nerea Elustondo gailendu da Agurainen, eta aurrera egingo du Bertsolari Txapelketan
Lehen faseko azken kanporaketa jokatu da asteburuan Agurainen, eta Nerea Elustondok irabazi du, 695,5 puntu bilduta. Eibarren izango da legazpiarra, urriaren 31n.
Nerea Elustondo Plazaola legazpiarra. Bertsozale Elkartea Lehenengo faseko azken bi saioak saioak jokatu dira asteburuan Gotaine-Irabarnen (Zuberoa) eta Agurainen (Araba). Xabat Illarregik (676,5 punturekin) eta Nerea Elustondok (695,5 punturekin) irabazi dituzte saioak, hurrenez hurren, eta dagoeneko erabaki dira finalaurrekoetara sailkatu diren bertsolari guztiak.
Datorren asteburua deskantsurako hartu, eta urriaren 24an jokatuko da finalaurrekoen lehenengo itzuliko aurreneko saioa, Larraun-Lekunberrin (Nafarroa). Bertsolari goierritarrik ez da izango bertan, baina Aizpea Garmendia lazkaotarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Nerea Elustondo legazpiarrak aurrez abisatu zuen inoizko prestatuen iritsi dela udazkenera, eta saio aparta eginda, hala erakutsi du: Miren Artetxeren atzetik, lehen fasean puntu gehien bildu dituen bertsolaria izan da, eta bete-betean eskuratu du finalaurrekoetara sailkatzeko txartela. Eibarren izango da, datorren urriaren 31n, eta Alaia Martinekin, Nerea Ibarzabalekin, Miren Artetxerekin, Oihana Iguaranekin eta Asier Azpirozekin osatuko du seikotea.
Amaia Iturriotz eta Eneko Araiztegi goierritarrek, ordea, ezin izan dute sailkapenean aurrera egin, berezko saioetan biek bigarren postua eskuratu arren.
Hauek dira bigarren faserako sailkatu diren bertsolari guztiak, puntuazioaren arabera:
-
Miren Artetxe: 709 puntu.
-
Nerea Elustondo. 696,5 puntu.
-
Maddi Ane Txoperena: 691 puntu.
-
Saioa Alkaiza: 683 puntu.
-
Julio Soto: 683 puntu.
-
Ane Labaka: 681 puntu.
-
Aner Peritz: 679 puntu.
-
Maddalen Arzallus: 677,5 puntu.
-
Xabat Illarregi: 676,5 puntu.
-
Aitor Bizkarra: 676 puntu.
-
Oihana Iguaran: 672,5 puntu.
-
Oier Etxeberria: 672,5 puntu.
-
Xabat Galletebeitia: 672 puntu.
-
Gorka Pagonabarraga: 663 puntu.
-
Asier Azpiroz: 661 puntu.
-
Agin Laburu: 660,5 puntu.
-
Andoni Rekondo: 660 puntu













