Ezkion ere Gau Beltza ospatuko dute gaur
Iaz, Idiazabalen Arimen gaua ilustratzeko erabilitako dekoratua. Idiazabalgo Udala Goierriko hainbat herritan azken urteetan haziz joan den ohiturari helduz, Ezkion ere Gau Beltza ospatuko dute gaur, ostirala. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekintza honen helburua “Haloween alde batera utzi eta Gau Beltza berpiztea” izango da.
16:30ean emango diote hasiera egitarauari, eskulan saio batekin. Kartulinazko eguzkiloreak egin eta kalabazak hustuko dituzte. Ondoren, 18:00etan, Saria edo ziria eskatuz, herriko haurrak etxez etxe joango dira gozokiak eskatzera; txokolatea ere banatuko dute gerturatzen direnen artean. Amaitzeko. Sua piztuko dute; beldurrak uxatzeko erritual bat eginez, 20:00etatik aurrera.
Parte hartzaileei, “Euskal Herriko jantzi tradizional bat” jantzita eramateko deialdia luzatu diete antolatzaileek.












