Ipuin kontaketa saioa izango dute bihar 5 urtetik gorako legazpiarrek
Itziar Saenz de Ojer izango da gidaria. Liburutegian eskainiko du, 18:15ean. Literatur klubek ere hitzorduak dituzten azaroan.
Udal Liburutegiak aurrera jarraitzen du irakurzaletasuna bultzatzeko jarduerekin, eta gaur, haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko du. Itziar Saez de Ojer ipiun kontalaria arduratuko da saioaz, eta 5 urtetik gorako haurrei luzatu die gonbidapena. Liburutegian bertan izango da, 18:15ean.
Azaroan zehar irakurketa klubak ere bilduko dira, haurrena, helduenak eta irakurketa errazekoa.
Irakurketa Erraza klubeko saioak astelehenetan dira, 11:35ean, eta hilabete honetan landuko duten liburua Las invisibles da.
Hilaren 16ean berriz, haurrentzako irakurketa klubaren txanda izango da, 16:45ean, Mireia Delgadoren gidaritzapean. Miren Agur Meaberen Bihotzak dun-dun liburua dute esku artean.
Gaztelaniazko irakurketa taldea hilaren 25ean elkartuko da, 18:00etan, eta Monica Leivak gidatuta, Marjane Satrapiren Persepolis liburua landuko dute.
Azkenik, euskarazko irakurketa taldea hilaren 26an bilduko da 18:30ean Miriam Lukirekin. Juan Garzia Garmendiaren Erbeste liburuaz arituko dira.
Irakurketa talde guztiak irekiak dira, baina parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da, Udal Liburutegian bertan, telefonoz 943 73 71 86 zenbakian, e-postaz liburutegia@legazpi.eus helbidean edo WhatsaAppez 639 851 172 zenbakian.













