Bereziartu fundizioa, sutearen biharamunean
Lehertutako labea zegoen pabiloian agerikoak dira suteak eragindako kalteak, teilatuan.
Legazpiko Fundiciones Bereziartu lantegian agerikoak dira atzoko istripuak eragindako kalteak. Indukziozko fundizio-labea lehertu egin zen atzo arratsaldean, eta teilatuak su hartu zuen. Uralitazko estaldura zuen teilatuak, eta guztiz erreta ikusi zitekeen gaur goizean, bideo honetan jaso den bezala.
Leherketa atzoko 14:15 inguruan gertatu zen, eta Legazpiko eta Ordiziako parketatik joandako suhiltzaileek berehala lortu zuten itzaltzea pabiloiko teilatuan eragindako sua. Tarte horretan, lantegi ondoko errepideko zirkulazioa moztu behar izan zuten itzaltze lanengatik.
Zorionez, istripuak ez zuen zauriturik eragin, kalte materialak bakarrik.













