Olentzero eta Mari Domingi, lanean hasita
Legazpira, Mirandaola iritsi dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Gabonak arte, asteburu eta jaiegunetan izango dira Legazpin. Izena eman behar da.
Olentzero eta Mari Domingi gaur iritsi dira Goierrira, Legazpiko Mirandaolara hain zuzen ere. Lenbur Fundazioak antolatuta, Gabon bezperara arte, aukera izango dute txikienek Olentzero eta Mari Domingirekin egon eta gutunak emateko.
Euskal Burdinaren Museoan hasi dute gaurko bisitaldia, ipuin kontaketarekin. Ondoren, Mirandaola parkean eta burdinolara joan dira, Burdintxo pertsonaiak lagunduta, eta hantxe topatu dituzte Olentzero eta Mari Domingi. Burdinolan, gutunak emateko aukera izan dute haurrek, argazkik ateratzearekin batera.
Izena emateko aukera
Asteburuetan eta jaiegunetan izango dira Olentzero eta Mari Domingi Mirandaolan, Gabonak arte. Astegunetan ikastetxeentzako bisita bereziak ere eskainiko dituzte. Goiz eta arratsaldez egongo dira txandak, eta arratsaldeko azken txandetarako linterna eramatea gomendatzen dute.Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira: https://lenbur.com, webgunean, 943 73 04 28 telefono zenbakian eta mirandaola@lenbur.com helbidean.















