Ordiziako Haur Txokoa berriz ere irekita
Larunbat eta igandetan egongo da irekita, herriko haur txikienentzat eta haien familientzat egokitutako aisialdirako eta jolaserako gunea, Zuhaizti eraikineko bigarren solairuan.
Ordiziako Haur Txokoa.Ordiziako Udala. Atzoz geroztik, apirilera arte, asteburuetan irekita izango da Ordiziako Haur Txokoa. Herriko haur txikienentzat (0 eta 4 urte) eta haien familientzat egokitutako aisialdirako eta jolaserako gunea, Zuhaizti eraikineko bigarren solairuan dago kokatuta. Haur Txokoa 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik.
Gunea erabiltzeko, hainbat arau bete beharko dira udalak jakinarazi duenez. Haurrek heldu baten ardurapean egon beharko dute beti; jolaserako eremuan ezin izango da jan; telefono mugikorra erabiltzea debekatuta egongo da, eta materiala zaindu eta jolasa amaitzean gauza guztiak dagokien tokian utzi beharko dira.
Haur Txokoaren helburua da haur txikiei jolaserako espazio egoki bat eskaintzea, familiek asteburuetan aisialdirako beste aukera bat izan dezaten.













